webgune berria

Arrako bentaren helbidea hemendik aurrera hau izango da:

http://arrakobenta.blogspot.com/

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Udalekuaz

Udaberriarekin batera heldu da Belaguako udalekuan izena emateko garaia ere. Horregatik, datozen egunetan gazteei aurkezpen bat egingo diegu ikasgelan. Aurtengoan ordea, izen emateko orriarekin batera, gurasoetan pentsatuz, ondorengo lerroak idatzi ditugu. Hauen helburua, gazteei gelan egin bezala, Belaguako udalekuaren gaineko azalpen labur bat ematean datza, baita txanda bakoitzaren deskribapen xume bat egitea ere, informazio gehiago izan dezazuen. Hala ere, lerrookin batera, apirilean bereziki gurasoentzat egingo dugun bilkurara etortzeko animatu nahi zaituztegu. Bertan, hemen idatzitakoa azaltzearekin batera, zuen galderak erantzungo ditugu.

Non gauzatzen da udalekua?
Belaguako bailara Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean kokatuta dagoen Erronkariko bailaran aurkitzen da, Euskal Herriko Pirinioetan hain zuzen ere. Erronkariko bailara bost herrik osatzen dute, Erronkari, Burgi, Urzainki, Uztarrotz eta Izabak. Azken honetatik 10km-tara (errepidetik San Martingo Harrirantz joaten), ezkerretara sartuta aurkitzen da Arrako Benta, udalekua burutzen den tokia. Bere parean Arrakoko Andra Mariren Baseliza aurkitzen da, eta inguru oso hurbilean berriz, Arrakoko trikuharria.

Arrako benta teilatu berriarekin

Nolakoa da Arrako Benta? Etxeak egongela handi bat dauka (bazkaldu nahiz jolasteko erabiltzen dena), bi logela handi 25 pertsonentzat eta lau logela txiki, launa pertsonarentzat ere baditu; sukaldea, komunak, dutxak…. Benta berez zaharra da, baina Ikastolak alokatu zuenetik hainbat aldaketa egin dizkio. Bereziki, azken urteetan, kalefakzioa, teilatu berria eta logelak aldatu dira, eta ohe berriak jarri dira.
Etxea bezain garrantzitsua da ordea bere ingurunea. Errepidetik aldenduta, mendiaren magalean, erreka eta zelaiak ditu eskura, lasai jolasean ibiltzeko aukera ematen dutenak. Bestela, asko urrundu gabe ere, etxetik erraz irteteko laguntzen diguten tokiak ere badira: futbol zelai bat, baso txiki bat (Belaguako Txokoa deiturikoa), eta errekak modu naturalean egin dituen milaka putzu eta tobogan.

Arrako Bentatik ikusten dena

Zer egiten da Belaguan?
Bere kokapena dela eta, udalekuaren helburua, gazteek bestelako aisialdi eredu batekin disfrutatzen ikasteaz gain, naturaz ikasi eta norberaren burujabetza lantzea sustatu nahi dugu. Mendian ibili, basoak ezagutu, kirol berriak ikasi… baina nagusiki, eskura izan ditzaketen aukerez eta baliabide naturalez ohartarazi. Noski guzti hau, errespetu giroan, talde lanean eta euskaraz.

Orokorrean, egunak ordutegi baten baitan antolatzen ditugu. Goizeko 8:00etan jaikitzen gara eta 9:00etan gosaltzen dugu. Hori amaituta goizeko ekintzari ekiten diogu. 13:30ak aldera bazkaria, eta arratsaldeko 16:00ak arte denbora librea izaten dute. Ordu horretan arratsaldeko ekintza hasi ohi dugu, eta arratseko erdi aldera deskantsu bat egiten dugu askaltzeko. Gaueko 20:30ak aldera afaltzen dugu eta 22:00etan gaubela hasi arte (gaueko ekintza), astialdia izaten dute. 23:30etan denak oheratzen dira eta 00:00tan isiltasun osoa eskatzen da.

Trikuharria eta Lakeleta

Ordutegi hau, esan bezala, orokorra da, txanda bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz ekintza ezberdinekin osatzen dugu, nahiz eta hainbat ekintza txanda guztietan errepikatu, esate baterako, mendi irteera eta Izabarako txangoa. Txanda bakoitzeko informazio orokorra goiko erlaitzen bitartez duzue eskura.  Atal horiek ere pixkanaka joango gara osatzen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Litera eta berogailu berriak. Sorgailua errazago pizten da.

Negu osoan prestatzen ibili eta gero, asteburu honetan lanera joan gara Belaguara eta hiru hobekuntza berri egin ditugu Arrako Bentan: Ohatze berriak eraman, elektrizitate-sorgailuaren erabilera erraztu eta erradiadoreak jarri jantokian.

  • 20 ohatze edo litera berri jarri ditugu ganbaran eta logela txikietan. Koltxoi dotoreekin gainera.

.

.

.

.

  • Elektrizitate-sorgailuari gasolio-depositu bat  konektatu diogu Xabier Ezkurrarekin. Bukatu da gasolioarekin gora eta behera ibiltzeko beharra. Eta gainera sorgailu sendo berri hau pizteko, orain  nahikoa da giltzari ekitea..

.

.

.

.

.

.

.

.

.

.

  • Barandin zeuden bi erradiadore urdin bentako jantokian jarri ditu martxan Xabier Ezkurrak.

Aupa Arrako Benta!

Ikusi bentaren udaberriko itxura.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Burgiko okin artisauak

Belaguako bidean, bukaera aldean, Burgi herrian okin artisauak dituzte. Aspaldian herri guztietan izaten zen okin artisaua eta labea, baina globalizazioaren garaian gero eta gutxiago dira horrelakoak.  Burgi eta Izaba bezalako Pirineoko herrietan gero eta jende gutxiago bizi da, batez ere neguan. Okina dagoen bitartean herriak errazago eusten dio bere bizitzari.

Joan Burgira, joan okindegira, eta ogia, torta edo madalena gozoak erosten dituzun bitartean labea eta masa ikusiko dituzu. Ahal baduzu hurrengoan bisita egin eta ogi gozo erosi.

Bisita eder bat egiteko aitzaki oso ona duzu apirilaren 30ean herrian egingo den almadia-jaia. Ikusgarria da! http://www.almadiasdenavarra.com/

Almadia eguna Burgin (Orko_eh)

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

ONKI XIN!

Ez gara akaso Erronkarikoak, baina urteak daramatzagu beraien bailara udararo okupatzen eta bertako ingurunez disfrutatzen., ta azkenerako gauza batzuk ikasi iten dira! Horrela bada, Onki xin! edo ongi etorri Arrako Bentaren blog berrira! Pixkanaka, udaberriari bezala, lozorrotik atera eta lanean hasteko garaia heldu zaigu, eta aurtengoan bordan berrikuntzak egiten hasita, zergatik ez sarean?
Ikuste duzuen bezala Blog berri bat eraiki dugu. Bere asmoa, bereziki udaran zehar Belaguan gauzatzen ditugun udalekuen berri ematea izango da (zurrimendik bere horretan jarraituko du!) Lan hau ordea, gaurdanik hasten den lan bat da, izen ematea, aurkezpenen datak, aurtengo udalekurako asmoak, azalpenak, argazkiak…. horregatik hain zuzen ere Blog bat, zuek, erabiltzaile baino zerbiat gehigo zaretelako.

Albiste bakoitzaren azpian fijatzen bazarete, iritziak emateko aukera duzuela ikusiko duzue. Iritziak bakarrik ez orde, galdera eta zalantzak ere bertan idatz ditzakezue lasai, interes orokorrekoak izan baitaitezke. Guk albait arinen erantzungo genizueke, Bloga bera edo emaila erailiz.

Guzti honen helburua harreman zuzena eduki eta Belagua ahalik eta gehien zabaltzean datza. Denon artean udaleku atsegin eta dibertigarri bat eraiki dezagun! Beraz, laister gaude berriz ere zuekin, informazio freskoarekin! Bitartean izan untsa!

Arrako Benta. Gure aterpea

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun