DATAK:ekainaren 26tik uztailaren 4ra
ADIN TARTEA: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
EZAUGARRIAK:
Gure helburua, ingurunea ezagutzea da, beraz, ekintzarik gehienak etxetik kanpo egiten ahalegintzen gara, nahiz eta gehiegi ez garen urruntzen.
- 9 egunekoa izanik eta gazteek duten adin tartea kontuan hartuta mendi bakarra egin izan ohi dugu: Binbalet.
- Izabara ere behin bakarrik jaisten gara,egun guztiko txango gisa.
- Kobazuloak ezagutzen ditugu, ur-jauziak eta txirrista natural bat ere.
- Mota guztietako jolas eta tailerrak egiten ditugu,
- baita egun guztiko dinamikak ere, piraten eguna edo mitologiakoa esaterako.